Anaitasunaren asteburuko futbol partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2021ko aza. 3a, 14:51

C.D. Anaitasuna futbol taldeak partidaz betetako beste asteburu bat du aurretik. Bi talde nagusiek etxean jokatuko dituzte beraien neurketak; Txerloian arituko da mutilen lehen taldea, eta San Juanen neskena. Halere, harrobiko talde gehienak ere etxean arituko dira.

Anaitasuna futbol taldea prest da azaroari ekiteko. Dagoeneko ia talde guztiek hasita dute denboraldia. Mutilen eta nesken lehen taldeak etxean arituko dira, gainera. Larunbatean, mutilek Amurrio taldea jasoko dute Txerloian, 16:30etan. Igandean, neskek Eibar 'B' taldearekin neurtuko dituzte indarrak Txerloian, 16:30etik aurrera.

Larunbatean, 10:00etan, 1go Infantil mutilen 'A' taldeak Lagun Onak 'A' taldearen aurka jokatuko du San Juanen. 12:00etan, Ohorezko Kadete mutilek Aloña Mendi jasoko dute, San Juanen. 1go Jubenil mutilek, berriz, Aretxabaleta 'B' izango dute aurrean San Juanen, 15:30etik aurrera.

Igandean, bestalde, Infantil txiki mailako taldeak Burumendi taldea hartuko du San Juanen, 11:15ean. 15:30ean, ostera, Ohorezko Kadete neskak Mariño taldearekin neurtuko dituzte indarrak, San Juanen.

Bestalde, 1go Erregional mailako taldeak, Ohorezko Jubenilek, 1go Kadeteek eta 1go Infantil 'B' taldeak eta 1go Infantil neskek etxetik kanpo jokatuko dute. Hona hemen asteburuko partida guztien ordutegiak:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide