Mikel Agirrek Anaitasuna futbol taldeko Hirugarren Mailako taldean jokatuko du datorren denboraldian. Klubak 2021-2022 denboraldirako mutilen talderako egin duen hirugarren fitxaketa da Agirrerena, Rodriguezen eta Marinen fitxaketen ostean.
Getariarrak 22 urte ditu, eta Zarautz taldetik iritsiko da Anaitasunara. Aurrelari postuan nahiz bi hegaletan jokatu ohi du Agirrek. Anaitasunaren fitxaketa berriak Zumaia, Zarautz eta Getariako futbol taldeetan egin du bere ibilbidea.
Ongi etorri, Mikel!