Anaitasunaren emakumezkoen lehen taldeak atzo, asteartea, hasi zituen 2021-22 denboraldia prestatzeko lan saioak. San Juan futbol zelaian egin zuten lehen entrenamendua Gorka Zubizarreta entrenatzailearen aginduetara.
Irailaren 19an hasiko da Emakumezkoen Euskal Liga, eta gorrixek etxean hasiko dute sasoi berria. Hain zuzen ere, mailaz igo berri den Gasteizko San Martin Hauskaitz taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak neskek.
Denboraldi berrira begira, Anaitasunako nesken taldean aldaketa gutxi izan dira. Aretha Azkue jokalariak utzi du nesken taldea, eta Jone Larrañaga izan da fitxaketa bakarra; Larrañaga azkoitiarra da, eta Realean aritu da azken hiru urteetan.
Hona hemen atzoko lehen saioko hainbat argazki: