Anaitasunak Jone Larrañaga fitxatu du Euskal Ligako nesken talderako

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2021ko uzt. 26a, 15:21

19 urteko futbol jokalari azkoitiarra etxera itzuliko da azken hiru urteetan Realaren harrobian jokatu ondoren. 

Anaitasuna futbol taldeak Jone Larrañaga futbol jokalari azkoitiarra fitxatu du Euskal Ligako nesken talderako. Azken hiru urteak Realaren emakumezkoen bigarren taldean aritu da, eta zelai erdian nahiz erdiko atzelari postuan aritu ohi da. 

Gorka Zubizarreta entrenatzaileak zuzentzen duen taldeak pasa den urtean egindako urteari jarraipena emateko gehigarri bikaina izango da Larrañaga.

Pedro Urdapilleta presidentea eta Larrañaga, aurkezpenean. 

Larrañaga, Anaitasunako kamiseta soinean duela. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide