Anaitasunaren asteburuko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2021ko mai. 25a, 08:00

Anaitasuna futbol taldeak asteburuan jokatu dituen partidetan erdietsi dituen emaitzak.

Hirugarren Mailako taldeak 0 eta 1 irabazi zuen Pasaiaren aurka etxetik kanpo, eta mailaz igotzeko lehen kanporaketa gainditu du. Sestao River izango da mutilen hurrengo arerioa, eta larunbatean 17:30ean jokatuko du Las Llanas zelaian. Emakumezkoen Euskal Ligako neskek, berriz, 6 eta 1 galdu zuten Eibarren aurka, Unbe futbol zelaian.

Gazte mailan, Ohorezko Jubenil mutilek 1 eta 3 irabazi zuten Burumendi taldearen aurka. 1go Jubenil mutilek, berriz, 0 eta 5 menderatu zuten Eibartarrak. Kadete mailan, Ohorezko kadete mutilek 1 eta 3 galdu zuten Amaikak Bat taldearen aurka Txerloian. Ohorezko Kadete neskek, bestalde, 0 eta 4 galdu zuten.

Hona hemen Hirugarren Mailakoek Pasaian jokatutako partidaren bideo laburpena:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide