Anaitasunaren asteburuko partiden emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2021ko api. 27a, 20:25

Anaitasuna futbol taldeak asteburuan hainbat futbol partida jokatu zituen.

Guztira sei norgehiagoka jokatu zituzten Anaitasunako futbol taldeek. Hirugarren Mailako mutilek, 0 eta 1 irabazi zuten Beasainen Mikel Arzalluzek penaltiz egindako gol bati esker. Emakumezkoen Euskal Ligako taldeak, bestalde, 1 eta 2 galdu zuen etxean Eibarren aurka.

1. Erregional mailako taldeak atseden astea izan zuen, baina Ohorezko Jubenil mutien taldeak 4 eta 0 galdu zuen Arrasatera (Gipuzkoa) egindako bidaian. 1go Jubenil mutilen neurketa, ostera, bertan behera gelditu zen.

Kadete mailan, Ohorezko Kadete mutilek bina berdindu zuten igandean Realaren aurka. Ohorezko Kadete neskek, aldiz, 3 eta 4 irabazi zuten Zarautzen. 1go Kadete mailako mutilek, azkenik, bana berdindu zuten Urki taldearen aurka San Juanen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide