Anaitasuna futbol taldearen asteburuko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2021ko api. 13a, 08:11

Anaitasuna futbol taldeak joan den asteburuan jokatutako partidetan lortutako emaitzak.

Hirugarren Mailako taldeak joan den asteburuan Santutxun (Bilbo, Bizkaia) hasi zuen bigarren fasea, eta gorrixek 3 eta 1 galdu zuten. Jon Letamendia izan zen taldeko golegilea. Emakumeen Euskal Ligako taldeak, bestalde, atsedenaldi astea izan zuten. 1go Erregionalen zein jubenil mailako bi taldeen partidak bertan behera gelditu ziren COVID-19a tarteko.

Ohorezko kadete mailako mutilek, aldiz, 3 eta 1 menderatu zuten San Juanen Urola taldea. Bingen Aranbarrik birritan eta Unai Leirok egin zituzten Anaitasunaren golak. Ohorezko Kadete mailako neskek, bestalde, 0 eta 4 galdu zuten etxean Zumaiakorekin. 1go kadete mailako mutilek, azkenik, 2 eta 1 galdu zuten Mutrikun (Gipuzkoa) Burumendi taldearen kontra. Oier Aldazabalek egin zuen gorrixen gola.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide