Anaitasunak asteburuan jokatutako futbol partiden emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2021ko mar. 30a, 11:06

Asteburuan, Anaitasuna futbol taldek zazpi taldek jokatu dituzte partidak. Hiru garaipen, hiru berdinketa, eta porrot bat batu dituzte gorrixek.

Anaitasuna futbol taldeak zazpi partida jokatu ditu joan den asteburuan. Emakumezkoen Euskal Ligako taldeak porrotarekin ekin zion Liga Nazionalerako igoera faseari; izan ere, 0 eta 1 galdu zuten Leioako Emakumeak taldearen aurka, Txerloian. Hirugarren Mailako mutilek, bestalde, lagunarteko partida jokatu zuten Lagun Onaken aurka Azpeitian, eta 3 eta 1 galdu zuten. 

1go Erregionalak, ostera, 1 eta 2 irabazi zuen Urolaren aurka, Zumarrako Argixao zelaian, eta Ohorezko Jubenil mutilek bana berdindu zuten Ilintxaren aurka, Azkoitiko San Juan zelaian. 1go Jubenil mutilen neurketa, berriz, atzeratu egin behar izan zuten COVID-19agatik.

Ohorezko Kadete mutilek ere Lagun Onaken aurkako derbia jokatu zuten, eta gorrixek 2 eta 3 irabazi zuten Azpeitiko Garmendipe zelaian. Ohorezko Kadete neskek, aldiz, galdu egin zuten Goierri Gorri taldearen aurka, etxean; 0 eta 2 nagusitu zen Goierriko nesken taldea. 1go Kadete mailako mutilek, azkenik, 1 eta 0 menderatu zuten Azpeitiko Ikasberri taldea.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide