C.D. Anaitasuna eta C.D. Elgoibar akordio batera iritsi dira Julen Guillok Anaitasunan joka dezan utzita denboraldi amaiera arte. Guillok Elgoibarren egin ditu urte gehienak, baina Eibarren ere jokatu du bi alditan. 2015-16 denboraldian Eibarko kadete mailan aritu zen, eta 2016-17 denboraldi erdia gazte mailan. Gainontzeko urteak bere betiko klubean eman ditu, Elgoibarren.
Erasoko jokalaria da Guillo. Normalean bi hegaletan jokatu izan duen arren, puntaerdi lanak ere egin izan ohi ditu, eta taldeak dituen denboraldiko helburuak betetzen laguntzera dator elgoibartarra. Anaitasunak eskerrak eman nahi dizkio Elgoibar futbol taldeari jokalaria denboraldi amaiera arte uzteagatik.