Anaitasunaren Euskal Ligako emakumeek ligako neurketa jokatu zuten atzo, Oiartzunen aurka, Txerloian. Partida ona egin zuen Azkoitiko taldeak, eta beste garaipen bat eskuratu zuen; seigarrena jarraian. Gorka Zubizarretak gidatutako neskek gogor borrokatu zuen neurketa osoan zehar, eta beste hiru puntu garrantzitsu eskuratu zituzten. Bi eta bat gailendu zen Azkoitiko taldea, Oihane eta Leire Ucinen golei esker. Une honetan, sailkapenaren buruan jarraitzen du Anaitasunak.