Iñigo Soraluzek hartuko du Saioa Muruaren orain arteko komunikazio arduradunaren lekukoa Anaitasunan. Azken urtean komunikazioaren kargu egon ondoren, Anaitasunako ibilbidea ixtea erabaki du Saioak. Orain arteko lanari jarraipena emateko eta hazten jarraitzeko asmoz, 2020-2021 denboralditik aurrera Iñigo Soraluzek hartuko du bere lekua. Muruak berak aurkeztu zuen Iñigo, Txerloian.
Anaitasunak egindako lana eskertu nahi dio Muruari, eta zorterik onena opa dio etorkizunerako. Eskerrik asko eta zorte on, Saioa!