C.D. Anaitasuna eta Maialen Agirre akordio batera iritsi dira, Zumarragako atezainak datorren denboraldian Anaitasunan joka dezan. Agirrek, Urolan eman zituen bere futbol ibilbideko lehen urteak, eta geroztik, Hernani futbol taldean eta Emakumezkoen Euskal Ligan goiko postuetan ibili ohi den Goierri Gorri taldean aritu da. Zumarragako 24 urteko gaztea, gorrixen atea indartzera dator. Ongi etorri Maialen!