Anaitasuna futbol taldea eta Jon Aranda akordio batera iritsi dira, azkoitiarrak gizonen lehen taldean joka dezan datorren denboraldian.
Anaitasunan egin zituen futbol ibilbideko lehen urteak, kadete mailan, eta Reala Bn jokatzera iritsi zen azkoitiarra. Orduz geroztik, Espainiako Hirugarren Mailako makina bat taldetatik igaro da.
Azken bi urteak Espainiako Bigarren B Mailan eman ditu; Durangon eta Arenasen jokatu du. Gainera, bere garaian, Espainiako Selekzioak atzelari azkoitiarra deitu zuen 17 urtez azpikoen mailan aritzeko. Ongi etorri, berriro, Jon!