Anaitasuna futbol taldeak mutilen lehen taldeko laugarren fitxaketa egin du: Aitor Barbarin (Zegama, 1999).
Barbarinek Antiguokon egin zituen kadete eta gazte mailako urteak, baina senior mailan Beasainera joan zen. Beasainen Espainiako Hirugarren Mailan urtebete egin zuen zegamarrak, baina azken bi denboraldiak Ordizian jokatu ditu. Barbarin eskuin hegaleko jokalaria da, eta taldearen defentsa zein erasoa indartzera dator.
Futbol Eskolako izen-ematea
Anaitasuna Futbol Eskolan izena emateko epea ekainaren 30ean amaituko da. Hurrengo denboraldira begira, gorrixek eskeinitako Futbol Eskolak antolakuntza egoki bat izan dezan, hil honen amaierara arte izango dute neska-mutilek izena emateko aukera.
Izena emateko epea irekita dago 2009an, 2010ean eta 2011n jaiotako neskentzat eta 2010ean eta 2011n jaiotako mutilentzat. Ikusi zein den izen-ematea egiteko egin beharreko prozesua, hemen.