Julen Odriozolak Anaitasunan jarraituko du

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna futbol taldea

Julen Odriozola. (Argazkia: Anaitasuna)

Erdiko atzelariak Anaitasunan jarraituko du datorren denboraldian, Realak utzita.

Julen Odriozolak (Azkoitia, 2000) C.D. Anaitasunan jarraituko du beste urte batez. Anaitasuna, Reala eta jokalaria akordio batera iritsi dira, erdiko atzelariak datorren denboraldian Azkoitian jarrai dezan.

Realak joan den denboraldian urtebeterako utzi zuen Anaitasunan. Talde donostiarraren, Anaitasunaren eta jokalariaren arteko adostasunaren ondorioz, Odriozolak beste urte bat egingo du kamiseta gorria defendatzen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide