Anaitasunako talde nagusiek futbolak dituen txanponaren bi aldeak ezagutu zituzten joan den asteburuan. Mutilek huts eta bi irabazi zuten zapatuan, Mondragon taldearen zelaian. Mikel Arzalluz eta Julen Iriarte izan ziren Anaitasunako golegileak. Ez zen mutilek egindako partidarik onena izan, baina aukerak aprobetxatzen jakin zuen taldeak Mojategi zelaitik hiru puntuak Azkoitira ekartzeko. Julen Aramendiri egindako penaltia baliatu zuen Mikel Arzalluzek 38. minutuan Anaitasuna aurretik jartzeko. Bigarren zatian, aurkariak ez zuen horrenbeste estutu Anaitasuna. Halere, Markel Eskurtza egotzi zuen zelaitik epaileak, eta apur bat zaildu zuen egoera. Halere, Julen Iriarte zelairatu berriak Mikel Aramendiren pasea bikain errematatu zuen sareetara. Hona hemen Goienak egindako bideo laburpena eta kronika:
Sailkapenean bigarren postuan jarraitzen du Anaitasunako mutilen taldeak 42 punturekin, orain Eibar liderragatik hiru puntura.
Neskek, bestalde, gogor borrokatu zuten sailkapeneko liderraren aurka igandean. Zubietan aritu ziren neskak Reala Bren aurka, eta bi eta huts galdu zuten. Defentsa lanean murgildu ziren lehen minutuetan, baina gola egiteko abaguneak ere sortu zituzten. Orduerdia pasatxo eutsi zioten husnako markagailuari, 33. minutuan egin baitzuten lehen gola txuri-urdinek. Irantzu Albizurik, berriz, bere atean egin zuen etxekoen aldeko bigarren gola, 40. minutuan. Bigarren zatian defentsako lan ildoari eutsita, ez zuten aldea murrizteko gola egiterik lortu.
Sailkapenaren erdia jarraitzen duten Anaitasunako neskek. 24 punturekin 9. postuan da Gorka Zubizarretaren taldea.