Garaipenaren bidean jarraitzen dute Anaitasunako talde nagusiek

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2019ko aza. 13a, 17:36

Ania Subinas, nesken taldeko kapitaina.

Anaitasunako talde nagusiak garaipenaren erreian sartuta daude, eta ez dute bertatik irteteko inolako asmorik. Neskek zapatuan hiru eta huts irabazi zuten Erandioko Betiko Neskak taldearen aurka, eta emaitza berdinarekin lortu zuten garaipena mutilek Aretxabaletan.

Anaitasuna futbol taldeak une gozoan jarraitzen du. Neskek hiru eta huts irabazi zuten joan den zapatuan Erandioko Betiko Neskak talde bizkaitarraren aurka, Txerloian. Oihane Ucin, Maider Badiola eta Leire Ucin izan ziren golegileak. Azken hiru neurketetan batutako bederatzi puntuei esker, sailkapenaren erdialdera egin du jauzia Gorka Zubizarretak gidatzen duen taldeak. Irakurri kronika osorik

Gipuzkoako Ohorezko Mailako liderrak, Anaitasunak, ez zuen hutsik egin Aretxabaletara egindako bidaian. Xabier Artetxeren taldeak huts eta hiru menderatu zuen etxeko taldea, Mikel Aramendik, Mikel Arzalluzek eta Ion Izagirrek egindako golei esker. Azken bost neurketan jarraian irabazita, indartsu jarraitzen dute sailkapenaren puntan. Ikusi Aretxabaletako partidaren bideo laburpena. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide