Anaitasuna futbol kluba eta Odriozola akordio batera iritsi dira, azken horrek datorren denboraldian Anaitasunan joka dezan. Azkoitiarrak taldearen atzeko lerroa indartuko du. Odriozolak Anaitasunan bertan igaro zituen bere futbol ibilbideko lehen urteak; ondoren, Real Sociedad taldeak fitxatu zuen, eta Donostiako taldean eman ditu azken sei urteak. Talde txuri-urdinak utzita etorri da Julen Odriozola, 2019-20 denboraldia gurean egin dezan. Ongi etorri, Julen!
Josu Juaristi Zuzendaritzako kirol arduradunak aurkeztu du Odriozola Txerloian.