Sari banaketaren ondoren, taldekideek eta Zuzendaritzako kideek omenaldia egin zieten Beñat Landari, Aitor Zulaikari eta Xuban Badiolari. Hirurei buruz hitz egiten zuen bideoa egin zioten taldekideek, eta bideoan esandako hitzak jasotzen dituen koadro bat ere oparitu zioten bakoitzari. Zuzendaritzak, berriz, plaka bat entregatu zien. Andoni Elduaien gaur arteko komunikazio arduradunari ere bideoa omenaldia, bertsoa eta opariak eman zizkioten. Zuzendaritzak, bestalde, Anaitasunaren armarria duen egur bat oparitu zion Elduaieni.