Euskal Herriko eta Espainiako 36 talde elkartuko dira Azpeitian. Seigarren multzoan egokitu dira 'gorrixek', Villarreal, Tolosa, Urdaibai, Bilboko Merced eta Intxaurdi taldeekin batera. Hamasei taldeko lortuko dute aurrera egitea; multzo bakoitzek lehen bi sailkatuek eta hirugarren gelditutako lau talde onenak. Horiekin lau taldez osatutako lau multzo osatuko dituzte. Multzo bakoitzeko lehena sailkatuko da igandean 12:10ean jokatuko dituzten finalerdietara. 12:45ean, berriz, hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko neurketak jokatuko dituzte, eta final nagusia 13:15ean.