Gaur, maiatzak 19, zazpi urte bete dira Anaitasunako mutilen lehen taldea Hirugarren Mailara igo zela. 2012ko maiatzaren 19an hutsean berdindu zuen Txerloian Anaitasunak Elgoibarren aurka. Aitor Arrate entrenatzaileak zuzentzen zuen orduan taldea, eta 68 puntu batu zituen —20 irabazi, 8 berdindu eta 6 galdu—.