Bigarren postua jokoan Anaitasunako mutilek, Tolosan

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna futbol taldea

Datorren zapatuan, maiatzak 11, bigarren postua ziurtatu nahi du Anaitasunako Ohorezko Mailako mutilen taldeak, Tolosako Berazubi zelaian. Horretarako, aurkaririk zuzenenaren aurka jokatu beharko dute Xabier Artetxeren mutilek, Tolosa hirugarren sailkatuaren aurka. Zaleen babesa jaso nahi dute mutilek, eta hori dela eta, klubak autobusak jarriko ditu.

Tolosa sei puntu atzetik du Anaitasunak denboraldia amaitzeko hiru partidaren faltan. Anaitasunak sailkapeneko bigarren postua ziurtatu nahi du, eta zapatuan Tolosan irabazita sailkapeneko bigarren postua berea izango du. Aurten, gainera, bigarren egiteak Hirugarren Mailan jokatzeko aukera eman lezake. Anaitasunak, halere, zuhurtziaz jokatu nahi du balizko egoera horren aurrean, eta gaur gaurkoz ezin du baieztatu bigarren eginda taldea Hirugarren Mailara itzuliko denik.

Irakurri autobuseko izen ematerako beharrezko informazio guztia.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide