Anaitasunako mutilek denboraldiko azken txanpa prestatzen jarraitu nahi dute. Ohorezko Mailako mutilei lau neurketa besterik ez zaizkie gelditzen denboraldia amaitzeko, eta azken fase gogorra prestatzeko lagunarteko partida jokatuko dute Txerloian Ohorezko eta Preferente mailako mutilek osatututako taldeak. 19:00etatik aurrera, Añorga KKE taldearen aurka neurtuko ditu indarrak Anaitasunak. Neurketa irekia da, eta sarrera doan izango da.