Liga amaiera alaitzeko garaipena

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2019ko api. 14a, 13:25

Barakaldo CF 2
Anaitasuna CD 4

Bost jardunaldiren ondoren, neskek garaipena lortu dute Barakaldo seigarren sailkatuaren etxean

Anaitasunak garaipena lortu du Barakaldoko La Siebe zelaian. Liga amaitzeko hiru jardunaldiren faltan da Emakumezkoen Euskal Liga, eta azken bost jardunaldietan lortu gabe zen garaipena lortu zuten. Taldea oso eraginkor aritu zen lehen zatian, eta lau aldiz zulatu zuen bizkaitarren atea. Barakaldok kolpatuta amaitu zuen lehen zatia, eta gorrixek ez zieten bigarren zatian neurketan sartzeko aukerarik eman. Anaitasunak kontraerasoan gol gehiago egiteko aukerak izan zituen bigarren zatian, baina azken metroetan ez zituzten erabaki onak hartu.

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide