Liderrari hortzak erakutsi dizkiete neskek

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2019ko mar. 24a, 10:56

Anaitasuna CD 1
Tolosa CF 2

Gutxi falta izan dute Euskal Ligako neskek liderrari puntu bat kentzeko. Neurketa irekia eta aukera askokoa jokatu dute San Juanen, Anaitasunak eta Tolosak.

Saria merezi arren, esku hutsik amaitu du neurketa Gorka Zubizarretak zuzentzen duen taldeak. Tolosa liderrak gogotik egin behar izan zuen lan San Juanen hiru puntuak batzeko. Bisitariek bi goleko errenta lortu zuten hogeigarren minuturako, baina atsedenaldiaren aurretik lortu zuten gorrixek aldea murriztea eta bigarren zatian hortzak erakutsi zizkien tolosarrei. Luzapenean gertu izan zuten gureek berdinketaren gola.

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide