Balentria Beasainen

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna futbol taldea

Goierri Gorri FK 2
Anaitasuna CD 3

Elene Zabalak luzapenean egindako golak balio handiko garaipena eman dio Euskal Ligako nesken taldeari

Anaitasunak Euskal Ligako zelairik zailenetako batean lortu du garaipena. Irailean Tolosaren aurka 1-4 galdu zuenetik porrotik ezagutu gabe zen Goierri Gorri bere etxean. Anaitasunako neskek partida benetan ona jokatuta zapore gozoa duten hiru puntu ekarri zituzten atzo, igandean, Azkoitira. Bi eta huts atzetik joan ziren gorrixek, baina Maria Juaristiren bi golek eta Elene Zabalak luzapenean lortutakoak garaipena eskuratzeko balio izan zieten gure neskei.

Osorik irakurri

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide