Garaipenak azken unean egin die ihes neskei

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2018ko urr. 14a, 14:07

Anaitasuna CD 2
Oiartzun KE 2

Anaitasunak eta Oiartzunek neurketa nahasia jokatu zuten San Juanen. Azken unean egin zuen kanpoko taldeak San Juandik puntua eramateko gola

Neurketa gogorra jokatu zuten Anaitasunak eta Oiartzunek San Juan zelaian. Hasi eta berehala maldan gora jarri zitzaien neskei Oiartzunen aurkakoa. Taldeak erantzun bateratua ematen jakin zuen eta aurkariari neurria hartzean nagusitu egin zen zelaian. Bigarren erdia ez zen bete-betea izan gorrixen partetik, eta une askotan Oiartzun eroso sentitu zen Anaitasunaren zelaian. Neurketa amaitzeko hamar minutu falta zirela aurrea hartu zuen Anaitasunak, baina neurketaren luzapenean oiartzuarrek binakoa egin zuten.

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide