Merezi ez zuten porrota jaso dute neskek Elorrion

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2018ko ira. 23a, 10:37

Elorrio 3
Anaitasuna CD 2

Markagailuan atzetik jardun behar izan zuten uneoro neskek, eta denboraldiko bigarren porrota jaso dute

Partida gogorra eta serioa jokatu zuten Elorriok eta Anaitasunak, Elorrioko Eleizalde Futbol Zelaian. Penalti bidez hartu zuten aurrea etxekoek, baina atsedenaldira iritsi aurretik gorrixek neurketa berdintzeko gai izan ziren. Atsedenalditik bueltan, Anaitasuna ondoen ari zenean, Elorriok bi eta batekoa egin zuen eta gol horrek gure neskei gauzak asko zaildu zizkien. Halere, berehala lortu zuten binakoa egitea hamaika metrotatik. Gureen hutsegite bat bikain baliatu, azken minutuetan lortu zuen Elorrioko taldeak garaipenaren gola.

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide