Bazkide egiteko aukera gaurtik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna futbol taldea

Gaur, asteazkena, eta ostiralean, hilak 7, bazkide egiteko aukera jarriko du C.D. Anaitasunak, Txerloian. 18:00etatik 19:00etara bitartean Txerloiako leihatila irekiko du klubak. Horrez gain, zapatuko Allerruren aurkako partidan ere izango da bazkide egiteko aukera, Txerloiako zelaiaren sarreran. Lezoko taldearen aurkako neurketa 17:00etan hasiko da.

 

C.D. Anaitasunak azken bi denboraldietako kuotak mantenduko ditu aurtengo denboraldian ere. Bazkide txartela beharrezkoa izango da gizonezkoen lehen eta bigarren taldeen etxeko neurketak zuzenean ikusteko, eta bestelako ekintzetan abantaila izateko. Txerloiko partidetako sarrera orokorra zazpi euro izango da.

Hirugarren Mailako ibilbidearen ondoren, Ohorezko Mailako ibilbideari ekingo dio aurten gizonezkoen lehen taldeak, amets eta kolore berdinekin. Gorengoen edo Preferente Mailako taldeak ere maila berri batean hasiko du urtea. Hona hemen aurtengo denboraldirako kuotak:

     - Helduak, 80 €

     - Jubilatuak, 50 €

     - Langabetuak, 40 €

     - Gazteak, 40 €

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide