Asier Ugarte fitxatu du Anaitasunak

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna futbol taldea 2018ko irailaren 4a

Asier Ugarte eta Josu Juaristi kirol zuzendaria.

Gizonezkoen lehen talderako bigarren fitxaketa gauzatu du C.D. Anaitasunak. Klubak Asier Ugarte (1988, Oñati) aurrelariarekin akordioa lortu du 2018-2019 denboraldirako.

 

Aurrelari oñatiarra Aloña Mendi taldetik dator, baina C.D. Anaitasunan jokatutakoa da aurrez. 2012-13 denboraldian, gizonezkoen lehen taldea Hirugarren Mailan zenean, Ugarte C.D. Anaitasunan zen. Jarraitu irakurtzen.