Ohorezko Mailako taldea gaur itzuliko da lanera

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2018ko abu. 2a, 12:12

Ohorezko Mailako taldea gaur hasiko da 2018-19 denboraldia prestatzen. Xabier Artetxe entrenatzailearen aginduetara, gaur hasiko dira denboraldi berria prestatzen gorrixek. 19:00etan hasiko dute lan saioa. Lehenik eta behin Pedro Urdapilleta presidentearekin solasaldi labur bat egingo du taldeak, eta ondoren, San Juan futbol zelaira joango dira aurtengo lehen lan saioa burutzeko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide