Futbola utziko du Iñigo Arzalluzek

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2018ko eka. 27a, 10:52

Iñigo Arzalluz (1991, Azkoitia) hegaleko jokalariak ez du jarraituko Anaitasunan, futbola uzteko erabakia hartu baitu.

 

Iñigo duela hamabost urte, 2003-04 denboraldian hasi zen futbolean Anaitasunan, infantil mailan. Gorrixekin urte bat egin zuen, gero Cultural Durango taldera joan baitzen. Durangon 2004-05 denboraldia eginda, hurrengo urtean SD Eibar taldeak fitxatu zuen, eta bertan egin zituen kadete eta gazte mailako bost urteak. 2010. urtean, berriz ere bere etxera itzuli zen futbolean jokatzera, eta harrezkero, zortzi denboraldi jokatu ditu gizonezkoen lehen taldean —sei Gipuzkoako Ohorezko Mailan, eta bi Hirugarren Mailan—.

Aurtengoa izan du Iñigok azken denboraldia taldean. Hirugarren Mailan 1992 minutu jokatu ditu erasoko jokalariak aurten, eta hainbat arrazoi tarteko futbola uzteko erabakia hartu du. Klubean jokatutako bederatzi urteetan erakutsitako profesionaltasuna, jarrera eta klubarekiko izan duen konpromisoa eskertu nahi dizkio Anaitasunak Iñigo Arzalluzi, eta zorterik onena opa dio etorkizunean. Eskerrik asko, Iñigo!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide