Cultural Durango taldeak huts eta bat irabazi zuen joan den astean San Fernando talde kanariarraren aurka, eta gaur Durangon emaitza bera errepikatuta, mailaz igo da Durangoko taldea. Igoera horrek kate bat sortu du, izan ere, Ordizia Hirugarren Mailara igo da Gipuzkoako Ohorezko Mailatik, hutsune hori Elgoibarrek beteko du, eta Elgoibarrek Preferente mailan utzitako zuloa Anaitasunak beteko du.
Seguraren aurka Beasaingo Loinatz zelaian jokatu zuten German Zabaleta, Iker Larrar eta Kaiet Arceren mutilek play off partida, eta neurketa hura bost eta bi irabazi zutenez, gaur arte itxaropenarekin egoteko txartela irabazi zuten gorrixek. Aste batzuk beranduago bada ere, lortu da igoera. Klubetik zorionak eman nahi dizkiegu 1go Erregional taldeko jokalariei, teknikoei eta nola ez Cultural Durangori, Ordiziari eta Elgoibarri. Ondo ospatu eta zorte on!