Bere kontratua ekainaren 30ean amaitzen da, eta bere futbol ibilbidea beste talde batean jarraitzeko erabakia hartu du. Alebin mailan hasita, erdilariak 13 urte eman ditu Anaitasunan, eta Hirugarren Mailan jokatutako urtea izan du azkena Anaitasunarekin. Guztira 3226 minutu jokatu ditu Aranbarrik azken denboraldian elastiko gorrixekin. Hamahiru urteetan erakutsitako profesionaltasuna, jarrera eta klubarekiko izan duen konpromisoa eskertu nahi dizkio Anaitasunak Unairi, eta zorterik onena opa dio etorkizunerako. Eskerrik asko, Unai!