Anaitasuna lagako du Ander Moyak

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna futbol taldea

Ander Moyak ez du hurrengo denboraldian Anaitasunan jarraituko.

 

Bere kontratua ekainaren 30ean amaitzen da, eta klubak ez du berrituko. Ezker hegaleko atzelari durangarra denboraldi hasieran iritsi zen Azkoitira, eta harrezkero 3330 minutu jokatu ditu Anaitasunarekin. Anaitasunak Moyaren profesionaltasuna, jarrera eta klubarekiko erakutsi duen konpromisoa eskertu nahi ditu, eta zorterik onena opa dio etorkizunean. Eskerrik asko, Moya!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide