Mikel Arruti atezainak ez du jarraituko Anaitasunan

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2018ko eka. 13a, 08:42

Mikel Arruti atezainak ez du hurrengo denboraldian Anaitasunan jarraituko.

 

Bere kontratua ekainaren 30ean amaitzen da, eta klubak ez du berrituko. Orioko atezaina joan den denboraldia hasi baino lehenago iritsi zen Azkoitira, taldea Hirugarren Mailara igo berritan. Guztira, 2.250 minutu jokatu ditu oriotarrak Azkoitian. Anaitasunak Arrutiren profesionaltasuna, jarrera eta klubarekiko erakutsi duen konpromisoa eskertu nahi ditu, eta zorterik onena opa dio etorkizunean. Eskerrik asko, Arruti!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide