Anaitasunaren Ohiko Batzar Orokorra ekainaren 29an egingo da

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2018ko mai. 30a, 12:14

Ekainaren 29an egingo du C.D. Anaitasunak Ohiko Batzar Orokorra. Batzarra Elkargunean izango da, 19:00etan, eta bertan denboraldi honetako eta datorreneko hainbat puntu ukituko dituzte Zuzendaritza Batzordeko kideek.

 

Denboraldiko laburpena egingo du batzarrean Zuzendaritza Batzordeak. Klubaren arlo ekonomikoak, antolakuntzaren arloa eta arlorik garrantzitsuena, kirol arloa aztertuko dituzte bazkide eta gurasoen aurrean. Datorren denboraldirako helburuak eta ikuspegi orokorrak ere azalduko dituzte. Bazkideei eta bazkide ez direnei gonbidapena luzatu nahi die klubak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide