Xabier Artetxek gizonezkoen lehen taldea gidatzen jarraituko du

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna futbol taldea 2018ko maiatzaren 16a

Pedro Urdapilleta presidentea eta Xabier Artetxe entrenatzailea.

C.D. Anaitasuna eta Xabier Artetxe akordio batera iritsi dira kontratua 2019ko uztailera arte luzatzeko. Artetxek gizonezkoen lehen taldea zuzenduko du 2018-2019 denboraldian.

 

Artetxeren kontratua denboraldi amaieran bukatzen zen, baina entrenatzaileak gizonezkoen lehen taldea gidatzen jarraitzeko erakutsi duen borondatearen ondorioz, eta klubak horrela erabakita, gizonezkoen lehen taldeko entrenatzailea izango da aurrerantzean ere azkoitiarra.

Jarraitu albistea irakurtzen.