Agur Hirugarren Mailari

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna futbol taldea

Anaitasuna CD 1
Getxo 0

Iñigo Arzalluzek 8. minutuan egindako gol zoragarriarekin lortutako garaipenak ez dio balio taldeari Hirugarren Mailan mantentzeko. Bermeok bere partida irabazita, maila galdu du Anaitasunak

Mutilek ondo egin zuten bere lana, eta Getxori irabazi egin zioten, baina Bermeok Zamudiori irabazi egin zion etxean, eta ondorioz Anaitasunak nahi ez zuen pronostikoa bete zen. Nola Anaitasunak hala Bermeok zortzigarren minutuan hartu zuten aurrea markagailuan; Iñigo Arzalluzek sekulako gola egin zuen ezker hegaletik jaurtiketa atera eginda.

Osorik irakurri

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide