Ania Subinas: «Taldea prest dago derbia jokatzeko eta dugun dena emateko»

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2018ko ots. 22a, 19:20

Ania Subinas (Azkoitia, 1998) Senior Nesken taldeko kapitainetako bat da, eta irrikitan dago igandean Lagun Onaken aurkako derbia Garmendipen jokatzeko. Gorrixek sailkapeneko lehenak dira Eibar taldearekin berdinduta, baina taulako postuak gerorako utzita, azpeitiarren aurkako derbian dituzte jarrita bi begiak gure neskek.

 

Partidaren atarian, zer moduz dago taldea?

Taldea, orokorrean, partida jokatzeko gogoarekin dago, urduri. Azken boladan min hartutako jokalari asko ditugu taldean, eta kadete mailako neskek laguntzen digute taldea osatzen. Asteburu honetan ere horrela izango da. Taldea, halere, prest dago derbia jokatzeko eta dugun dena emateko.

Zer nolako partida espero duzue Azpeitian?

Partida gogorra izango delakoan gaude, azpeitiarren aurkakoak izan ohi diren neurketa guztien moduan. Betidanik egon da Azpeitia-Azkoitia arteko pikea. Bi taldeak irabaztera ateratzen gara, eta dugun dena ematen dugu. Ez dago jakiterik zein emaitza izango den amaieran. Lagun Onakek aurten jokalari berriak ditu taldean. Esperientzia handiko jokalariak itzuli dira, eta indartu egin dira; ez digute neurketa erraza jarriko. Azpeitiarrak direlako edo, aurreko urteetan jokatutako derbiak ez zaizkigu ondo joan; ez dugu gure jokorik egin. Urduri zelairatzen gara, eta horrek ere eragin egiten du partidan.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen, hemen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide