Anaitasunak 'Marea Urdina' egitasmoa babestuko du Alaves B taldearen aurkako partidan

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna futbol taldea

'Marea Urdina' deitzen den ekimena autismoa gertutik bizi duten Gipuzkoako lau familiak eta hainbat lagunek osatzen dute. 62 kilometroko itsas zeharkaldia egin nahi dute datorren uztailean, autismoa duten pertsonen inguruko sentsibilizazioa bultzatzeko, eta erronka horretako segurtasuna bermatzeko crowdfounding kanpaina bat abiatu dute.

 

Anaitasunak bere babesa eman nahi dio Marea Urdinari, eta gizarte sentsibilizazioan laguntzeko prestutasuna azaldu nahi du. Hori dela eta, urtarrilaren 13an, Hirugarren Mailako taldeak Txerloian Deportivo Alaves B taldearen aurka jokatuko duen neurketan, errifen bitartez jasotako diru guztia dohaintzan emango dio Anaitasunak Marea Urdinari. Horregatik guztiagatik, Anaitasunak deia egiten die herritar guztiei urtarrilaren 13an Txerloira joateko.

Jarraitu irakurtzen

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide