Balio gutxi duen puntua

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2017ko abe. 23a, 19:25

Anaitasuna CD 0
Santurtzi 0

Anaitasunak neurketa ona egin duen arren, puntu bakarrarekin konformatu behar izan du menpean izan duen Santurtziren aurka

Mutilelentzat neurketa garrantzitsua zen Santurtziren aurkakoa, baina ezin izan dute behar zituzten hiru puntuak eskuratu. Lehen zatian parekatua izan da, aukera gutxikoa, eta joko grisa erakutsi dute talde batek zein besteak. Bigarren zatian, Anaitasunak hartu du jokoaren ekimena, eta gogotik saiatu dira santurtziarrei min egiten. Hiru-lau aukera izan dituzte gorrixek, baina gaurkoan ere gola nahi zutena baino garestiago aurkitu dute.

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide