Beasain | 3 |
Anaitasuna CD | 0 |
Etxeko taldeak hasieratik lortu zuen Anaitasuna ezeztatzea. Aukera ugari sortu zituzten bagoneroek Loinatz zelaian atsedenaldia iritsi aurretik, baina atsedenaldira iritsi aurreko azken jokaldian lortu zuten bat eta hutsekoa. Bigarren hasiera ere gaiztoa izan zen Anaitasunarekin. Segituan egin zuten bigarrena etxekoek, eta euren neurrira aritu ostean, burua makurtu beharrean izan ziren gorrixek. Orain arteko partidarik txarrena eginda, denboraldiko lehen porrota jaso du taldeak.