Deustoren aurkako sarrerak, 10 euroan

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna futbol taldea

Liga txapelketa, Hirugarren Maila, gainean da. Zapatuan, 17:30ean, Hirugarren Mailako taldeak Deusto talde bizkaitarra jasoko du Txerloian, eta neurketa horretarako sarrerak ordu-erdi lehenago jarriko dira salgai zelaiko txarteldegian.

 

Deustok bisitatuko du Anaitasuna Hirugarren Mailako ibilbidearen hastapenean, eta neurketarako sarrerak, denboraldi osoan izango diren bezala, 10 euroan jarriko ditu klubak salgai Txerloiako txarteldegian. 18 urtetik beherako jarraitzaileek ez dute sarrera ordaindu beharko.

Bazkide egiteko informazioa, hemen

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide