Deustoren aurka Txerloian hasiko dugu denboraldi berria

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna futbol taldea

Gaur egin da Euskal Futbol Federazioaren egoitzan Hirugarren Mailako IV. multzoko egutegiaren zozketa. Etxean hasi eta etxetik kanpo amaituko du Anaitasunak 2017/18 denboraldia.

 

Abuztuak 26-27 asteburuan ekingo dio txapelketari Anaitasunak Deustoren aurka Txerloian, eta bigarren jardunaldian joan den denboraldiko txapelduna bisitatuko dute gorrixek, Alaves B hain zuzen.

Ikusi egutegi osoa, hemen

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide