Anaitasunaren Batzar Orokorra, ekainaren 30ean

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna futbol taldea

Hirugarren urtez jarraian, aurtengoan ere Gorrixen Egune baino egun bat lehenango egingo du Anaitasunako Zuzendaritza Batzordeak denboraldi amaierako batzar orokorra. C.D. Anaitasunaren 2016-2017 denboraldiko Batzar Orokorra Elkarguneko Aretoan izango da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

 

Bertan, besteak beste, denboraldiko laburpena egitea izango da zuzendaritzako kideen helburu nagusia. Ekonomiaren ikuspuntutik, antolakuntza aldetik eta kirol arloari erreparatutako errepaso bat egingo da lehenik. Datorren denboraldirako helburuak eta ikuspegi orokorrak ere azalduko ditu Zuzendaritzak. Bazkideei eta bazkide ez direnei gonbidapena luzatu nahi die C.D. Anaitasunaren batzar nagusi honetan parte hartu dezaten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide