Azken bost partidetan lau neurketa galdu eta bat berdindu duen aurkaria izango dute gureek Txerloian. Hala eta guztiz ere, oiartzurren aurkako neurketetan ohikoa den moduan, partida gogorra eta estua izango da 17:00etan hasiko dena. Nahiz eta sailkapeneko hamargarren postuan egon, oraindik ere ez du lotu Oiartzunek mailari eustea.