Aretxabaletan aritu beharko dute lehenik gorrixek. 17:30ean hasiko da Ibarran, eta posible da aste honetan bertan igoera lortzea. Anaitasunaren, Ostadarren eta Arizmendiren artean dago igoeraren lehia. Igoera lortzeko, Ostadarrek Touringen aurkako neurketa galdu beharko luke, eta gure neskek Aretxabaletan irabazi.