Anaitasuna CD | 0 |
Hernani | 0 |
Elkarri errespetu handia diotela garbi ikusi zen atzo Txerloian. Talde bakoitzari zati bat kontrolatzea egokitu zitzaion, eta gorrixena bigarrena izan zen. Lehen zatian hernaniarrek asmatu egin zuten gureei presioa egiten, baina aukerarik onena Anaitasunarena izan zen. Bigarren zatian, berriz, Quindosen mutilek asmatu egin zuten baloiaren irteeran, baina aukerarik onena Hernanik sortutakoa izan zen.