Elgoibar lehen itzulia amaitzeko (Larunbata, 16:30)

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2017ko urt. 13a, 21:56

Ohorezko Mailako mutilek lehen itzuliari dagokion azken neurketa jokatuko dute, bihar, Elgoibar taldearen aurka. Beti Gazteren aurkako neurketa noiz jokatuko den erabaki gabe dagoen honetan, Igor Quindosek zuzentzen duen taldeak urteko lehen garaipena eskaini nahi die jarraitzaile gorrixei.

 

Cristian Matias Levis argentinarrak orain dela egun gutxi hartu du Iker Dorronsoro igeldoarraren lekukoa Haundi taldean, eta Real Unionen aurka Mintxetan egin zuen debuta. Huts eta bat galdu zuten elgoibartarrek irundarren aurka. Sailkapeneko hamabigarren postuan dago Elgoibar 19 punturekin. Azken lau jardunaldietan porrot bakarra jaso du Elgoibarrek, eta beraz tentu handiz hartu beharko dute gure mutilek biharko neurketa.

Jarraitu irakurtzen

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide